domingo, 30 de octubre de 2011

Adimen Anitzetan oinarritutako hezkuntza proiektua aurkezpen da Iruñean

Aurkezpen hau, hezkuntzako kontseilariak eta "Colegio de Monserrat de Barcelona"-ko zuzendariak aurkeztu dute.Ikastetxe horretako zuzendaria moja bat da eta "Sor Innovación" bezala ezagutzen zaio.Moja honen ikastetxean adimen anitzetan oinarritutako proiektu bat jorratzen ari da eta honi buruz hitzegitera joan da Nafarroa-ra."Sor Innovación"-ek bi aurkezpen egingo ditu Iruñean,lehenengoa guraso eta ikasleei zuzenduta eta bigarrena hezkuntzaren arloan lan egiten dutenentzat.

Moja honek adimen anitzetan oinarritutako proiektu hau lehenik eta behin "Gaitasun foru internazionalean" aurkeztu zuen.Berak uste du, ikastetxe bat hezkuntzaren soinketalekua dela eta beraz, ikasle batek adimen anitzak garatzeko ilusioa, gogoak, beldurrarik ez eskola-porrotara etb... izan behar ditu.Gainera ikastetxeak ikaslea maitatua sentitzea lortu behar duela uste du,izan ere, ikasle batek adimen anitzak garatzeko estimulu honak izan behar ditu.
Ikastetxe honek Howard Gadner-ren teoria aplikatu egin du.Bloggeko beste sarrera batzuetan ikusi dugun bezala, Harvard katedratiko honek adimen anitz bat baino gehiago zeudela ikusiarazi zuen eta hori dela eta "Principe de Asturias" saria orain dela gutxi jaso zuen.Honen iritziz zortzi adimen kognitibo izan ditzake ikasle batek gutxienez.Honen arira jarraituz Monserrat ikastetxeko mojak 2000.urtean teoria honetan oinarrituta hezkuntza sistema bat aplikatu nahian izan ziren eta azkenean 2002. urtean klaseetan proiektu hori burutzea lortu zuten.Hori dela eta 2004.urtean Howard Gadner-ren bisita izan zuten eta "Sor Innovación"-ek sari bat jaso zuen.Gaur egun oso ikastetxe ontzat hartzen da.
Nire ustez, moja hau hil honetako ostiralak 28an emandako aurkezpenak ongi etorriko dira.Izan ere, adimen anitzetan oinarritutako hezkuntza bat jorratzen bada, ikasleen alderik onenak atera daitezke eta horrela ikasleek beren gaitasunak ongi garatu ahala gero eta prestatuagoak aterako dira lan mundura.
Hori bai ez ditugu ikasleak explotatu behar.Azken finean umeak dira eta ez dira makinak.

jueves, 20 de octubre de 2011

Nafarroako hezkuntzaren egoera

Gaur egun gorbernutik jasotzen ari garen murrizketak arlo guztientan izan dute eragina baina hezkuntza publikoaren arloan gertatutakoa azken egunetan gehien entzun dena da eta horren ondorioz zenbait lekutan altxamenduak eta grebak sortu dira.
Artikulu honek esaten duena kontuan hartuz, ikusi dezakegu nafarroako hezkuntza publikoaren arloa nahiko ahul dagoela murrizketa horien ondorioz, irakasleen kopurua behar dena baino txikiagoa delako, eta hori euren hezkuntza publikoko sisteman eragin negatiboa izaten ari da. Gatazka honi konponbidea aurkitzeko erakunde askok (sindikatuak) hartu dute parte ikusten dutelako hezkuntzaren eta irakaslegoaren egoera gero eta txarragoa dela.

Egoera hau irakaskuntza ikasten ari garenontzat kezkagarria da baina krisiarekin zerikusi eztua duen fenomenoa dela argi izan behar dugu. Dena dela, garrantzitsua da guk etorkizuneko irakasle bezala eta egun irakasleak direnak, lan baldintza hobeak izanten saiatu behar garela eta gaur egungo testuinguruan, horien alde borrokatu.

Adimen anitzak

Etorkizunean irakasle izateko gaude hemen, heziketa fisikoko minorra egiteko zehazki. Gardnerren adimen anitzen teoriak dioen bezala,  pertsona bakoitzak gutxienez zortzi adimen mota ditu, adimen hauek guztiak elkarlanean dihardute nahiz eta entitate erdi-autonomoak izan. Guri interesatzen zaiguna adimen fisikoa da.
Adimen fisikoa garatuta daukaten pertsonek gorputza erabiltzen dute beraien sentimendu eta ideiak adierazteko, honen eraginez malgutasuna, ukipena, kordinazio gaitasunak, oreka , indarra eta arintasuna garatuta daukate. Eskuekin objetuak eraldatzeko gaitasuna ere nabaria da.
Adimen fisikoaren eraginez informazio bat jasotzen dugu, mugimenduaren eta esperientziaren eraginez, heziketa esanguratsuan bihurtzen da.
Haurrengan heziketa mota hau garatzeko, beraien gorputza ezagutzea da lehengo pausua.Psikomotrizitate arina zein astuna garatu behar da.

Eskola inguru fisikoaren heziketararako.

Ahal den neurrian, hezitzaileak, gela haurren behar izanak asetzeko moldatu behar du, era honetan haurrak mugimendua garatu dezake. Interesgarria izango litzateke ume bakoitzak bere lan eremua, liburutegia, jolas-txokoa... izatea. Toki honetako bakoitzak bere tokia izan beharko luke, honela haurrek luzatzeko eta mugitzeko aukera izango lukete.
Ikasgelan ohituta gauden hilarak desagertu beharko lirateke eta ikasleek bere tokia aukeratzeko aukera izan beharko lukete, horrela ikasgelak heziketarako onuragarriak izango ziren.

Laburbilduz adimen fisikoa haurren garapenean oso garrantzitsua dela uste dugu, izan ere, beraien mugikortasunerako eta psikomotrizitaterako garrantzizkoa den esparrua da.

miércoles, 19 de octubre de 2011

Autokritika

Erraztasun handia daukat jende aurrean hitz egiteko, eta eroso sentitu naiz. Entzuleek ondo ulertu dutela esan didate, adibideak asko eskertu dituzte, honen ondorioz ulertu dutela uste dut.
Nire taldean Adimen anitzen inguruan hitz egin duen lagunak, informazio berdina izan du. Laburbilduz ariketa ondo irten dela uste dut.

Autokritika

Nik gaia ez dut asko menperatzen eta urduri jarri nahiz ez jakintasunaren aurrean baina nire ikasleek esan didate azaldu dudana ondo ulertu dela eta nire gai berebera aztertu duen bikoteak esan dit banuela datu batzuk berak ez zituenak eta baliogarriak izan zaizkiola gaia hobeto ulertzeko.

martes, 11 de octubre de 2011

Mugarik gabeko eskola

- Badalonan (Katalunia) kokatuta dagoen eskola batean, bere ikasleen %96-a etorkinak dira. Dena dela, katalana jarraitu da izaten gehien hitz egiten den hizkuntza eta gainera, bere egoera aprobetxatuz irakasleek kultura elkartrukatzeko hainbat aktibitate egin dituzte, adibidez, musika klaseetan kultura askotako abestiak jarriz edota gorputz heziketako klaseetan beste lekuetako jokoetara jolasten dira, umeek bere herrialdeko jokoak aurkezten dituztelarik.
Gainera, artikuluak dioen bezala, eskola honetan proiektu berri bat sartu dute bere programan. Proiektu honek txinatarren matematika ikasteko modua integratzean datza, izan ere, txinatarrek ikasgai honetan dituzten emaitzak beste ikasleekin alderatuta askoz ere altuagoak dira.

 Metodologia berri hau erabiltzea onuragarria da umeen heziketarako, beraz, beste eskola batzuetara zabaltzea komenigarria izango litzateke. Izan ere, honi esker umeek emaitza hobeak lortuko lituzkete eta askoz ere errazago ikasiko lukete. Gainera eskola honetan erabiltzen duten kultura elkartrukatzearen teknika eta umeek duten ikasteko nahiak haurren garapenean laguntza handia dakar.    

    

martes, 4 de octubre de 2011

Eskola katalana, hizkuntzan edukietan eta jarreran

Berria, 2011 Irailaren 21a,

Horrela definitzen dute egun indarrean dagoen hizkuntza murgilketaren sistema Katalunian demokrazia ezarri ostean, eskola bilakatu zen hizkuntza berreskuratzeko oinarrizko espazioan. Hizkuntzen arteko bizikidetzan gaztelania indartsuago den artean, katalaren presentzia eskolan handiagoa izatea defendatzen du sistemak.

Auzitegi gorenak esan du gaztelaniak ere irakats hizkuntza izan behar duela Kataluniako hezkuntza ereduan. Dena den, ez du zehaztu hizkuntza bakoitzak zenbateko presentzia beharko lukeen. Izan ere, katalanari gaztelaniari baino indar gehiago ematea onartzen du ebazpenak, normalizazioa lortu ez bada eta Katalunian gaztelaniaren ezagutza eta erabilera bermatzen badira.

Auzitegi Gorenean helegitea ezarri zuen CCC Kataluniako elkar bizitza hiritarrak,hauek bi hizkuntzak oso antzekoak direla defendatzen dute eta aldi berean bi hizkuntzek curriculumen presentzia bera izatea. Jossep Maria EliasKataluniako pedagogoen presidenteak esaten duenez, eredu horretin gaztelania lehenduko zen.

Hori horrela, ikasleak unibertsitatera katalan defizitarekin iritsiko liratekeela aurreikusten du.

Euskal Herrian ere antzerako egoera bizi dugu gaur egun, PSOE gobernuan dagoenetik, erabaki berri bat artu da. Unibertsitate ikasketak euskaraz egindako guztiei C1 onartuko zaie eta doktoretza egiten dutenei C2. Honen eraginez euskarak indar gehiago galduko du eta gaztelania bihurtuko da laneko hizkuntza esparru guztietan.

http://paperekoa.berria.info/harian/2011-09-21/022/001/hizkuntza_gatazka_hezkuntzan.htm