martes, 13 de diciembre de 2011

Role- plaiyng -a

Hemen daukazue gure lana!! ikusi eta gozatu:

Role- plaiyng -a

Rolle playing honen helburua guraso-irakasleen arteko batzarrak aztertzea izan da. Guri suertatutako kasua Ane eta Naiarena izan da, Ane ikasle aparta da, ez dauka arazo larririk, eta nota onak ateratzen ditu ikasgai guztietan heziketa fisikoan izan ezik. Eskola guztietan bezala, bere tutoreak, Luziak, gurasoei ohar bat bidali die hiru-hilabeteko bilera egiteko beraiekin. Aneren gurasoak, Ainara eta Aitziber, biak batera doaz bilerara alabaren berri izateko. Luziak oso ondo antolatuta eta prestatuta dauka batzarrean esan beharrekoa. Emakume biei alabaren notak eta beste irakasleen kalifikazioen berri ematen die, beti ere seriotasunez eta errespetuz. Naia, Aneren klase-kidea eta laguna da, ume hau eskolara ez da Joan behar den moduan joaten, nabarmena da bere higiene falta eta gurasoek bere gainean erakusten duten atentzio falta. Luziak desesperatuta eta laguntza eskean Aneren gurasoie Naiaren egoeraz galdetzen die badakielako Naiaren familiarekin erlazio-enbat daukatela.

Roll playing-a egiteko eta bilera grabatzeko, tutorea Ane izatea aukeratu genuen, guraso papera Bilbotarrek hartu zuten eta Aitziber eta Ainarak egin zuten (eskerrik asko beraiei).

Gidoi bat prestatu genuen lehengo eta pauso guztiak ahalik eta ondoen betetzen saiatu ginen. Oharra korreoz bidali genien eta beraien baietza egun bi beranduago heldu zitzaigun. Ez genien kasuaren berri eman, naturaltasuna lortzeko asmoarekin, baina kasua ondo aztertzean Naiaren egoera azaldu genien gainetik, bideoan isiltasunak galearazteko asmoarekin.                                              
Bideoa grabatzerakoan ez genuen arazorik izan, bigarren grabazioan ondo atera zitzaigun eta uste dugu ondo atera dela eta aktore papera ondo dagoela bien partetik.Luziak, nahi duena lortzen du, Aneren gurasoei alabaren berri ematen die eta Naiaren inguruan nahi duena lortzen du ere, badaki beraiekin harremanetan jarraitu beharko duela baina honen esperantza dauka, beraiekin harreman ona izan duelako.  Grabazioa ebaluatzeko errubrika erabili dugu, aipatu bezala gure ustean nahiko ondo atera da, baina zure erantzunaren esperoan gaude.                                                                                                               

Azkenik aipatu beharrekoa da oso ondo pasatu dugula ariketa honekin eta errepikatzekoa iruditzen zaigula, ikasteko metodo oso ona baita.