Hemen daukazue gure lana!! ikusi eta gozatu:
martes, 13 de diciembre de 2011
Role- plaiyng -a
Rolle playing honen helburua guraso-irakasleen arteko batzarrak aztertzea izan da. Guri suertatutako kasua Ane eta Naiarena izan da, Ane ikasle aparta da, ez dauka arazo larririk, eta nota onak ateratzen ditu ikasgai guztietan heziketa fisikoan izan ezik. Eskola guztietan bezala, bere tutoreak, Luziak, gurasoei ohar bat bidali die hiru-hilabeteko bilera egiteko beraiekin. Aneren gurasoak, Ainara eta Aitziber, biak batera doaz bilerara alabaren berri izateko. Luziak oso ondo antolatuta eta prestatuta dauka batzarrean esan beharrekoa. Emakume biei alabaren notak eta beste irakasleen kalifikazioen berri ematen die, beti ere seriotasunez eta errespetuz. Naia, Aneren klase-kidea eta laguna da, ume hau eskolara ez da Joan behar den moduan joaten, nabarmena da bere higiene falta eta gurasoek bere gainean erakusten duten atentzio falta. Luziak desesperatuta eta laguntza eskean Aneren gurasoie Naiaren egoeraz galdetzen die badakielako Naiaren familiarekin erlazio-enbat daukatela.
Roll playing-a egiteko eta bilera grabatzeko, tutorea Ane izatea aukeratu genuen, guraso papera Bilbotarrek hartu zuten eta Aitziber eta Ainarak egin zuten (eskerrik asko beraiei).
Gidoi bat prestatu genuen lehengo eta pauso guztiak ahalik eta ondoen betetzen saiatu ginen. Oharra korreoz bidali genien eta beraien baietza egun bi beranduago heldu zitzaigun. Ez genien kasuaren berri eman, naturaltasuna lortzeko asmoarekin, baina kasua ondo aztertzean Naiaren egoera azaldu genien gainetik, bideoan isiltasunak galearazteko asmoarekin.
Bideoa grabatzerakoan ez genuen arazorik izan, bigarren grabazioan ondo atera zitzaigun eta uste dugu ondo atera dela eta aktore papera ondo dagoela bien partetik.Luziak, nahi duena lortzen du, Aneren gurasoei alabaren berri ematen die eta Naiaren inguruan nahi duena lortzen du ere, badaki beraiekin harremanetan jarraitu beharko duela baina honen esperantza dauka, beraiekin harreman ona izan duelako. Grabazioa ebaluatzeko errubrika erabili dugu, aipatu bezala gure ustean nahiko ondo atera da, baina zure erantzunaren esperoan gaude.
Azkenik aipatu beharrekoa da oso ondo pasatu dugula ariketa honekin eta errepikatzekoa iruditzen zaigula, ikasteko metodo oso ona baita.
lunes, 28 de noviembre de 2011
Klaseko Hausnarketa
Klase honetan landutakoa oso erabilgarria iruditu egin zait. Izan ere, guk etorkizunean aurkitu ditzakegun egoerak izan daitezke. Gure batzar txiki horretan hasiera batean jendea hitzegiten hastea kostatu da, baina gero jendea oso ongi azaldu egin ditu haien egoerak. Informazioa oso ongi ahalbidetu dute eta gainera ez dira gai asko errepikatu.
Gehien harritu nauen kasua edo gai "Dolua"-rena izan da. Batik bat, oso gogorra izan delako hori entzutea eta bestetik kasua lehenengo pertsonan elarazi duen ikaskidearen indarra miresten dudalako.
Amaitzeko esan beharra dago, kasu hauek lantzea guri etorkizunerako ongi etortzen zaizkigula, azken finean guk egoera horiek ere jasan ditzazkegu.

"Experimento de Robert Rosenthal" Iruzkina
Testu hau benetan interesgarria izan da. Helarazi didan informazioa oso interesgarria da eta hau jakinda, orain eta etorkizuneko egoetarako jarrera aldaketa egitea komeni dela, uste dut.
Nire ustez, zaldiaren istorioa oso komenigarria izan da. Batik bat, artikulua irakurtzera behartzen zaituelako, niri behintzat.
Beraz, testuak sarrera egokia izan duenez, Rosenthal-en zatia gogoekin hartu dut. Asko harritu egin nau, irakasleek egoera zehatz batzuetan hartutako jarrera. Bestalde, hori ikusita guk etorkizunean hau aldatzeko gai garela, uste dut. Rosenthal-ek nire ustez, ikasle bati konfiantza zein lana egitea eskatuz, emaitza hobeak ateratzen direla frogatu nahi izan zuen.

domingo, 27 de noviembre de 2011
Klaseko hausnarketa
Ariketa honek begiak zabaldu dizkit, jakin banekien horrelako kasuak gertatzen direla, baina ordura arte ez nintzen inoiz, irakasle bezala, egoera horretan dudan arduraz eta izan beharko nukeen jokabideaz jabetu. Orain arte ez dut horrelako egoera desberdinen inguruan asko hausnartu, aldiz, ostegunean ikusitako kasuen ondorioz irakaslearen paperean pisu handia duten gertaerak direla ulertu dut eta hauen aurrean zer egin jakin behar dugula, hau da, prestatuak egon behar garela. Ariketak planteatu diren modua oso egokia iruditu zait, talde bakoitzak bere ikuspuntua bere erara erakusteko aukera izan duelako.
Klaseko hausnarketa
Eskolan irakasle izango garenean gertatu ahal zaizkigun arazoei buruzko hausnarketa oso egokia iruditu zitzaidan ikasgai honetarako. Gainera konturatu nintzen arazo asko eman daitezkeela ohiko liskarretaz aparte eta horietako batzuk ez ditugu kontuan hartzen normalean, adibidez, doluaren kontua. Gutako inork ez daki zer egin behar den ume batek gurasoren bat galtzen duenean, horretarako gure ikaskideak eman zizkiguten hainbat jarraibide, adibidez, umeak egoerari aurre egiten lagundu edo klasean beregan atentzio handiagoa jarri kurtsoa ahalik eta hoberen eraman dezan.
Komentatu genuen beste arazo batzuk, niretzako arruntagoak direnak, etorkinen integrazioa eta tratu txarrak jaso dituen/ aitak ama jotzen zuen umearen egoera izan ziren. Nire ustez, gai hauen aurrean pertsona moduan jokatzen dugu, izan ere, ez dakigu ondo irakasle batek nola jokatu beharko lukeen, horregatik uste dut hori dela ikasgai honen bidez ikasi beharko genukeena etorkizunean inolako beldurrarik gabe egoera hauei aurre egiteko.

jueves, 24 de noviembre de 2011
Klaseko hausnarketa
Klasea oso interesgarria iruditu zitzaidan irakasleek izan ditzateken benetako arazoak aztertu ditugulako. Kasu guztiak interesgarriak iruditu zitzaizkidan eta aipatu beharra daukat ere klase-kideek oso ondo prestatu eta azaldu dituztela.
Kasu hauek ez direla gure inguruan gertatzen uste izaten dut askotan, baina ikusitako kasuekin eta buruari hainbat buelta emanda ikusi dut beti gertatu litezkeela, bulling-a, ikasle baten heriotza, etorkinak … Gehien harritu nauena Ane eta Goizarenen kasua izan da, haur baten heriotzak arazo handiak sortu ditzakeelako eskolan.
Guraso eta irakasleen arteko harremanak
Haur baten garapenean oso garrantzitsua da guraso eta irakasleen arteko harremana eta komunikazioa. Honetarako irakasteak bakarkako batzarrak egiten ditu haur bakoitzaren gurasoarekin. Batzar hauetan gurasoei seme-alabei buruzko informazioa ematen zaie; arazoak, kalifikazioen emaitza … Irakasleentzat zaielena gurasoei arazo eta atzerapenei buruz hitz egitea izaten da eta kontutan izan behar dute guraso batzuen erantzuna ez dela beti zuzena eta errespetuzkoa izaten. Guraso batzuek ezin izaten dute sinetsi beraien seme-alabek zerbait txarto egin dezaketela eta beste batzuek paso egiten dute irakasleak esandakoaren inguruan. Gai hau oso interesgarria iruditu zaigu, arazo hau beti izango dugulako gure etorkizinuke lanbidean, honetaz gain, asko ikasi dugu irakurri ditugun datuekin.
domingo, 20 de noviembre de 2011
ELKARRIZKETATIK
Taldean bakoitzak egindako elkarrizketatik ikusi dugu ideia asko berdinak direla, horrek argi usten du gaur egungo hezkuntza antzekoa dela leku guztietan.
Lau irakasleak ados daude gaur egun gurasoek krisi egoera sortu dezaketela, izan ere, gurasoek irakasleen esku usten dute lehen mailako heziketa eta ez dira haurrez behar bezala arduratzen, uste dute hori irakaslearen lana dela. Adibidez, irakasle batek esan digu haurren arteko errespetua oso eskasa dela eta aldi berean pertsonak agurtzeko zailtasunak erakusten dituztela. Horrek materia emateko denborak gutxitzen du eta ondorioz haurren emaitzak txarragoak dira. Honez gain, liskarrak ere sortu daitezkee gurasoekin eta honek kaltea izan dezake haurrengan.
Irakasle on bat zer den galderari erantzun antzerakoak eman dituzte irakasleek, laurak bat datoz irakasleak ez duela teoria hutsa eman behar, eta haurrek praktikarekin ikasten dutela. Honetan teknologia berriek ere asko lagundu dezakete. Eskolan afektibitatea bultzatu behar den beste ikasgai bat da, laztanak eta besarkadak ez dira inoiz falta behar, askok etxean ez dituztelako jasotzen.
Beste irakasleekiko harremana ez da inoiz faltatu behar, hauek baitira laguntzarik handiena lan orduetan.
Amaitzeko, aipatu behar dugun ideia psikologia eta enpatiak lanbidean daukan garrantzia da. Haurrak ulertu behar dira eta batzuetan beraien barnean jarri ere pentsatzen dutena ulertzeko. Irakasleak kontu handia izan behar du zigorrekin hauek beraien etorkizunean kaltegarri izan daitezkeelako.
jueves, 17 de noviembre de 2011
Robert Rosenthal-en esperimentua
Artikulu honek buruari bueltak ematea eragin dit. Nik neuk ere antzerako esperientziak izan ditut, irakasle batek nigan konfiatzen zuela sentitzen nuenean emaitza hobeak izaten nituen eta berdin futbolean, esaterako. Ez da konfiantza transmititze hutsa bakarrik niregan eboluzio positiboa zegoela sinestean eboluzio hau garatzeko indarrez elikatzen zuen, bere aldetik beti jarrera ona erakutsiz.
Bestalde, gaur egungo gizakiak komunikazio gaitasun hau baztertua du eta gainera gaitasun honetan sinesten duenari barre egiten dio. Animaliek, ostera, berehala igartzen dute triste gauden,gaizki egona dugun, haserre gauden edota pozik sentitzen garen. Halaber animalia bati ezingo diozu zure sentimenduak ezkutatu.
Bukatzeko, gure ondoko pertsona guk eraikitzen dugula azpimarratuko nuke, beraz irakasleok dugu ikasleen arrakastaren giltza.
Robert Rosenthal-en esperimentua
Benetan artikulua oso interesgarria iruditu zait, gustora irakurri dut.
Zaldiaren istorioa asko gustatu zait eta hortik ateratzen diren ondorioak pentsatu behar direla uste dut. Egia da askotan ikusi ditugula gure irakasleek edo gurasoek begirada batekin haserre daudela edo isiltzeko esaten digutela edota zerbait lortzeko gugan konfiantza dutela aitortzen eta orduan ikusi dezakegu nola Hans-en istoria benetan frogatuta dagoela.
Bestetik Rosenthal-en ikerketa gure lanbiderako oso baliogarria dela uste dut, izan ere, eta egia da, askotan ikusten ditugula eskoletan arazoak sortzen dituzten ikasleak alde batera usten direla nahiz eta ume hauek ikasteko potetzial handia izan. Artikuluan aipatzen den moduan, irakasleok umeengan izan behar dugu konfiantza beraiek bere buruarengan ere konfiantza izan dezaten, eta ideia hau irakasleok beti kontuan izan behar dugula uste dut; guk uste badugu gure ikasleak azkarrak direla eta banaketarik egin gabe beraiekin lan egiten badugu, hauek izango duten garapena askoz ere handiagoa izango da.

lunes, 14 de noviembre de 2011
Irakasle bati egindako elkarrizketa
Beno ba, nik nire elkarrizketa akademia bateko irakasle bati egin nion. Bere izena Ander Garate da eta egia esanda bi elkarrizketa egin nizkion, lehenengo elkarrizketako informazioa osatzeko.
Elkarrizketetan zegoen giroa oso lasaia zen, izan ere, irakasle honekin izugarrizko konfiantza dut eta. Oso ongi ikusi nintzen galdetzerakoan ez nuen lotsa handirik eta beraz, elkarrizketa natural bat izan zen. Ez genuen soilik galderei buruz hitz egin, berak noizbehinka hark nahi zuen informazioa edota anekdotak gehitzen zituen, batik bat, Ander oso irekia eta hiztuna delako. Esan daiteke ni bezain hiztuna dela. Elkarrizketa ordu erdi inguru iraun zuen, ez zen oso luzea izan baina informazio asko hartu nuen. Bigarren elkarrizketa bat egin nion hau osatzeko baina ez zen oso luzea izan, batik bat, lana zuelako. Gero lana bukatzerakoan, zigarrotxoa erretzen hari ginela azkeneko puntu batzuk osatu nituen.
Hori izan zen nire elkarrizketa eta egia esanda esperientzia polita izan zen. Beste irakasle bati elkarrizketa egitekotan lotsa handiagoa izango nuke baina Anderri egin nionez, ongi joan zen elkarrizketa.
jueves, 10 de noviembre de 2011
miércoles, 9 de noviembre de 2011
Elakarrizketaren nondik norakoak
Lotura estua izan nuen Mirarirekin eskolan. Esan bezala lehen hezkuntzako bigarren mailan irakasle izan nuen eta oso berezia izan zen ikasturte hura. Garai artan ez nuen bere lana desberdintzat hartu baina orain, gogoratzerakoan berak bere lana nola maite duen badakit eta orregatik aukeratu nuen bera elkarrizketatzea, nik ere nire etorkizuneko lanbidea maitatzen ikasteko.
Elkarrekin kafe bat hartzeko gelditu ginen pasadan astean. Pasa diren urte hauetaz guztietaz hitz egin ondoren irakaskuntzaz aritu ginen, Mirarik bizipen eta anekdota pila bat kontatu zizkidan eta egia esan ez nuen galdetegia pentsatu bezala jarraitu. Erosotasunak eraman zidan honetara, etxera heldu eta elkarrizketa berriz ere entzuterakoan, burura galdera bat etorri zitzaidan, lortuko dut nik hain irakasle ona izatea eta lanagatik horrelako zerbait sentitzea?
Nafarroako Gobernuak "gaztelera zaintzeko eta sustazteko" saila sortu zuen Hezkuntzan
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Batzordeak, gaztelera zaintzeko eta sustazteko saial sortu du. Sail honen helburua, ikasleek gazteleraz irakurtzeko, idazteko eta hitz egiteko orduan gaitasun handiagoa izatea da. Euskara eta atzerriko beste hizkuntzek beren sailak dituztela adierazi du Jose Iribasek (UPN). Dirudienez, gaztelerak ere zaintzeko eta sustazteko beharra omen du.
Artikuloan ikusten dudanez, hau Nafarroako Gobernuak euskara zapaltzeko asmoarekin sortutako beste trikimailu bat besterik ez da. Nafarroak bizi duen egoera ezagutzen duen edonork ongi daki gaztelerak ez duela inongo laguntzarik behar aurrera egiteko, ziurtatuta baitauka bere erabilera. Euskararen egoera aldiz, gordina da. Gainera azkeneko urteetan ikusten ari garen bezala gero eta nafar gehiagok bizi nahi du euskaraz. Gobernua herritarren nahiak nola itzali asma ezinean dabil eta oraingo berri hau beste adibide garbi bat besterik ez da.

martes, 8 de noviembre de 2011
Elkarrizketa
Nik esperientzia nahikoa duen heziketa fisikoko irakasle bati egin diot elkarrizketa eta uste dut esan dizkidan gauzak baliogarriak izango zaizkidala nik irakasle izango naizenean. Egia esan gauza askori buruz hitz egin genuen eta elkarrizketa lasai eta ganoraz egin genuen baina hemen niretzako garrantzi handiena duten ideiak aipatuko ditut.
Badaude ideia batzuk oso interesgarriak izan zirela eta ez nekizkienak edo gutxienez ez ditudala orain arte hausnatu, adibidez, azaltzeko modu desberdinak daudela, bai hitz eginez edo marrazkien bidez, izan ere, badaude umeak erreztasun handiagoa dutela bata edo beste interpretatzeko eta horrela hobeto ikasten dute; beste ideia bat, gaur egungo berrikuntzei egiten dio erreferentzia, esan zidalako egungo klase "informatizatuak" umeak adi egotea bermatzen dutela; eta azkenik aipatu zidan irakasleak psikologoaren rola hartzea ezinbestekoa dela umeen garapena ona izateko, dena dela esan zidan hori ikasteko modu egokiena praktika dela, izan ere, bertan ikusten dira umeen benetako arazoak zeintzuk diren eta guk gure tresnekin nola ahal dugun arazo hori zuzendu.
Amaitzeko ideia interesgarriena aipatuko dut, izan ere, nik izan nahi dudanarekin (heziketa fisikoko irakaslea) zuzeneko harremana duen ideia da. Edozein jokutara jolastean, umeak ezin dira geldirik egon bestela aspertu egiten dira eta txarto portatzen dira eta jokuan kideen kanporaketak badaude
kanporatuta dauden kideentzat beste joku bat sortzea da egin behar duguna, horrela bi gauza lortuko ditugu: batetik beti egongo direla kirola egiten eta ez direla aspertuko; bestetik, umeen taldea kontrolatuta izatea guztien zeregin bat daukate eta.

Elkarrizketa lehen hezkuntzan 30 urte irakasten daramatzan irakasle bati egin diot, kontutan hartu behar da eskola oso txikia dela, guztira 90 ikasle besterik ez dira eta 12 irakasle. Elkarrizketa interesgarria izan zen eta eztabaidatzeko aukera izan genuen, adibidez, eskolan egoera desberdinei buruz hitz egin genuen eta beraiek eskolan egoera horren aurrean nola jokatzen duten eta nik nola jokatuko nuen eztabaidatzen ibili ginen. Baina interesgarriena denborarekin eta pazientziarekin ikasle guztiak beraien helburuak lortzera irits litezkeela ikustea izan zen. Irakasle honek ikastalde zaila duela kontatu zidan, eta ikasle hauetatik hiruk arazoak zituztela, batek ez zekiten ez irakurtzen ez idazten. Beraz irakasleak, kasu honen aurrean eta gurasoen baimenarekin, bere klase orduetatik kanpo (beste klase orduetan) ikasleak astean bi orduz berarekin ateratzen ditu eta zailtasun hauek gainditzera iristen dira horrela. Beraz, ez da ezinezkoa ikasle guztiek maila on bat lortzea .
miércoles, 2 de noviembre de 2011
Autokritika
Nahiko eroso sentitu nintzen jendaurrean hitz egiten, nahiz eta normalean horrela ez izan.Nire taldean zegoen Iñigok azaldu zuen adimen anitzen teoria ni baino lehen, nik ondoren berriro dena esplikatu eta adibide batzuk jarri nituen.Amaitzeko, entzuleek esan zidaten ondo esplikatu nuela eta adibideak asko lagundu zietela.
domingo, 30 de octubre de 2011
Adimen Anitzetan oinarritutako hezkuntza proiektua aurkezpen da Iruñean
Aurkezpen hau, hezkuntzako kontseilariak eta "Colegio de Monserrat de Barcelona"-ko zuzendariak aurkeztu dute.Ikastetxe horretako zuzendaria moja bat da eta "Sor Innovación" bezala ezagutzen zaio.Moja honen ikastetxean adimen anitzetan oinarritutako proiektu bat jorratzen ari da eta honi buruz hitzegitera joan da Nafarroa-ra."Sor Innovación"-ek bi aurkezpen egingo ditu Iruñean,lehenengoa guraso eta ikasleei zuzenduta eta bigarrena hezkuntzaren arloan lan egiten dutenentzat.
Moja honek adimen anitzetan oinarritutako proiektu hau lehenik eta behin "Gaitasun foru internazionalean" aurkeztu zuen.Berak uste du, ikastetxe bat hezkuntzaren soinketalekua dela eta beraz, ikasle batek adimen anitzak garatzeko ilusioa, gogoak, beldurrarik ez eskola-porrotara etb... izan behar ditu.Gainera ikastetxeak ikaslea maitatua sentitzea lortu behar duela uste du,izan ere, ikasle batek adimen anitzak garatzeko estimulu honak izan behar ditu.
Ikastetxe honek Howard Gadner-ren teoria aplikatu egin du.Bloggeko beste sarrera batzuetan ikusi dugun bezala, Harvard katedratiko honek adimen anitz bat baino gehiago zeudela ikusiarazi zuen eta hori dela eta "Principe de Asturias" saria orain dela gutxi jaso zuen.Honen iritziz zortzi adimen kognitibo izan ditzake ikasle batek gutxienez.Honen arira jarraituz Monserrat ikastetxeko mojak 2000.urtean teoria honetan oinarrituta hezkuntza sistema bat aplikatu nahian izan ziren eta azkenean 2002. urtean klaseetan proiektu hori burutzea lortu zuten.Hori dela eta 2004.urtean Howard Gadner-ren bisita izan zuten eta "Sor Innovación"-ek sari bat jaso zuen.Gaur egun oso ikastetxe ontzat hartzen da.
Nire ustez, moja hau hil honetako ostiralak 28an emandako aurkezpenak ongi etorriko dira.Izan ere, adimen anitzetan oinarritutako hezkuntza bat jorratzen bada, ikasleen alderik onenak atera daitezke eta horrela ikasleek beren gaitasunak ongi garatu ahala gero eta prestatuagoak aterako dira lan mundura.
Hori bai ez ditugu ikasleak explotatu behar.Azken finean umeak dira eta ez dira makinak.

jueves, 20 de octubre de 2011
Nafarroako hezkuntzaren egoera
Gaur egun gorbernutik jasotzen ari garen murrizketak arlo guztientan izan dute eragina baina hezkuntza publikoaren arloan gertatutakoa azken egunetan gehien entzun dena da eta horren ondorioz zenbait lekutan altxamenduak eta grebak sortu dira.
Artikulu honek esaten duena kontuan hartuz, ikusi dezakegu nafarroako hezkuntza publikoaren arloa nahiko ahul dagoela murrizketa horien ondorioz, irakasleen kopurua behar dena baino txikiagoa delako, eta hori euren hezkuntza publikoko sisteman eragin negatiboa izaten ari da. Gatazka honi konponbidea aurkitzeko erakunde askok (sindikatuak) hartu dute parte ikusten dutelako hezkuntzaren eta irakaslegoaren egoera gero eta txarragoa dela.
Egoera hau irakaskuntza ikasten ari garenontzat kezkagarria da baina krisiarekin zerikusi eztua duen fenomenoa dela argi izan behar dugu. Dena dela, garrantzitsua da guk etorkizuneko irakasle bezala eta egun irakasleak direnak, lan baldintza hobeak izanten saiatu behar garela eta gaur egungo testuinguruan, horien alde borrokatu.

Adimen anitzak
Etorkizunean irakasle izateko gaude hemen, heziketa fisikoko minorra egiteko zehazki. Gardnerren adimen anitzen teoriak dioen bezala, pertsona bakoitzak gutxienez zortzi adimen mota ditu, adimen hauek guztiak elkarlanean dihardute nahiz eta entitate erdi-autonomoak izan. Guri interesatzen zaiguna adimen fisikoa da.
Adimen fisikoa garatuta daukaten pertsonek gorputza erabiltzen dute beraien sentimendu eta ideiak adierazteko, honen eraginez malgutasuna, ukipena, kordinazio gaitasunak, oreka , indarra eta arintasuna garatuta daukate. Eskuekin objetuak eraldatzeko gaitasuna ere nabaria da.
Adimen fisikoaren eraginez informazio bat jasotzen dugu, mugimenduaren eta esperientziaren eraginez, heziketa esanguratsuan bihurtzen da.
Haurrengan heziketa mota hau garatzeko, beraien gorputza ezagutzea da lehengo pausua.Psikomotrizitate arina zein astuna garatu behar da.
Eskola inguru fisikoaren heziketararako.
Laburbilduz adimen fisikoa haurren garapenean oso garrantzitsua dela uste dugu, izan ere, beraien mugikortasunerako eta psikomotrizitaterako garrantzizkoa den esparrua da.

Ahal den neurrian, hezitzaileak, gela haurren behar izanak asetzeko moldatu behar du, era honetan haurrak mugimendua garatu dezake. Interesgarria izango litzateke ume bakoitzak bere lan eremua, liburutegia, jolas-txokoa... izatea. Toki honetako bakoitzak bere tokia izan beharko luke, honela haurrek luzatzeko eta mugitzeko aukera izango lukete.
Ikasgelan ohituta gauden hilarak desagertu beharko lirateke eta ikasleek bere tokia aukeratzeko aukera izan beharko lukete, horrela ikasgelak heziketarako onuragarriak izango ziren.
Laburbilduz adimen fisikoa haurren garapenean oso garrantzitsua dela uste dugu, izan ere, beraien mugikortasunerako eta psikomotrizitaterako garrantzizkoa den esparrua da.
miércoles, 19 de octubre de 2011
Autokritika
Erraztasun handia daukat jende aurrean hitz egiteko, eta eroso sentitu naiz. Entzuleek ondo ulertu dutela esan didate, adibideak asko eskertu dituzte, honen ondorioz ulertu dutela uste dut.
Nire taldean Adimen anitzen inguruan hitz egin duen lagunak, informazio berdina izan du. Laburbilduz ariketa ondo irten dela uste dut.
Nire taldean Adimen anitzen inguruan hitz egin duen lagunak, informazio berdina izan du. Laburbilduz ariketa ondo irten dela uste dut.
Autokritika
Nik gaia ez dut asko menperatzen eta urduri jarri nahiz ez jakintasunaren aurrean baina nire ikasleek esan didate azaldu dudana ondo ulertu dela eta nire gai berebera aztertu duen bikoteak esan dit banuela datu batzuk berak ez zituenak eta baliogarriak izan zaizkiola gaia hobeto ulertzeko.
martes, 11 de octubre de 2011
Mugarik gabeko eskola
- Badalonan (Katalunia) kokatuta dagoen eskola batean, bere ikasleen %96-a etorkinak dira. Dena dela, katalana jarraitu da izaten gehien hitz egiten den hizkuntza eta gainera, bere egoera aprobetxatuz irakasleek kultura elkartrukatzeko hainbat aktibitate egin dituzte, adibidez, musika klaseetan kultura askotako abestiak jarriz edota gorputz heziketako klaseetan beste lekuetako jokoetara jolasten dira, umeek bere herrialdeko jokoak aurkezten dituztelarik.
Gainera, artikuluak dioen bezala, eskola honetan proiektu berri bat sartu dute bere programan. Proiektu honek txinatarren matematika ikasteko modua integratzean datza, izan ere, txinatarrek ikasgai honetan dituzten emaitzak beste ikasleekin alderatuta askoz ere altuagoak dira.
Metodologia berri hau erabiltzea onuragarria da umeen heziketarako, beraz, beste eskola batzuetara zabaltzea komenigarria izango litzateke. Izan ere, honi esker umeek emaitza hobeak lortuko lituzkete eta askoz ere errazago ikasiko lukete. Gainera eskola honetan erabiltzen duten kultura elkartrukatzearen teknika eta umeek duten ikasteko nahiak haurren garapenean laguntza handia dakar.
martes, 4 de octubre de 2011
Eskola katalana, hizkuntzan edukietan eta jarreran
Berria, 2011 Irailaren 21a,
Horrela definitzen dute egun indarrean dagoen hizkuntza murgilketaren sistema Katalunian demokrazia ezarri ostean, eskola bilakatu zen hizkuntza berreskuratzeko oinarrizko espazioan. Hizkuntzen arteko bizikidetzan gaztelania indartsuago den artean, katalaren presentzia eskolan handiagoa izatea defendatzen du sistemak.
Auzitegi gorenak esan du gaztelaniak ere irakats hizkuntza izan behar duela Kataluniako hezkuntza ereduan. Dena den, ez du zehaztu hizkuntza bakoitzak zenbateko presentzia beharko lukeen. Izan ere, katalanari gaztelaniari baino indar gehiago ematea onartzen du ebazpenak, normalizazioa lortu ez bada eta Katalunian gaztelaniaren ezagutza eta erabilera bermatzen badira.
Auzitegi Gorenean helegitea ezarri zuen CCC Kataluniako elkar bizitza hiritarrak,hauek bi hizkuntzak oso antzekoak direla defendatzen dute eta aldi berean bi hizkuntzek curriculumen presentzia bera izatea. Jossep Maria EliasKataluniako pedagogoen presidenteak esaten duenez, eredu horretin gaztelania lehenduko zen.
Hori horrela, ikasleak unibertsitatera katalan defizitarekin iritsiko liratekeela aurreikusten du.
Euskal Herrian ere antzerako egoera bizi dugu gaur egun, PSOE gobernuan dagoenetik, erabaki berri bat artu da. Unibertsitate ikasketak euskaraz egindako guztiei C1 onartuko zaie eta doktoretza egiten dutenei C2. Honen eraginez euskarak indar gehiago galduko du eta gaztelania bihurtuko da laneko hizkuntza esparru guztietan.
http://paperekoa.berria.info/harian/2011-09-21/022/001/hizkuntza_gatazka_hezkuntzan.htm

viernes, 30 de septiembre de 2011
Ongi etorri!
Gu Lehen Hezkuntzako lehengo mailako ikasleak gara, 31B-koak. Taldea lau ikaste zoragarrik osatzen dugu; Iker Villamor Barakaldokoa da eta futbola atsegin du, Iñigo Prieto Ondarrutarra da eta itsasoa atsegin du, Mikel Urman Iruñakoa da eta sukaldaritza gustoko du eta Ane Salcedo Bizkaitarra da ere, Igorrekoa. Ez gara elkar asko ezagutzen oraindik, nahiz eta horretarako denbora soberan izango dugun. Momentuz laurok amankomunean daukagun bakarra OSTEGUNAK dira. Izango duzue gure berri!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)