domingo, 27 de noviembre de 2011
Klaseko hausnarketa
Ariketa honek begiak zabaldu dizkit, jakin banekien horrelako kasuak gertatzen direla, baina ordura arte ez nintzen inoiz, irakasle bezala, egoera horretan dudan arduraz eta izan beharko nukeen jokabideaz jabetu. Orain arte ez dut horrelako egoera desberdinen inguruan asko hausnartu, aldiz, ostegunean ikusitako kasuen ondorioz irakaslearen paperean pisu handia duten gertaerak direla ulertu dut eta hauen aurrean zer egin jakin behar dugula, hau da, prestatuak egon behar garela. Ariketak planteatu diren modua oso egokia iruditu zait, talde bakoitzak bere ikuspuntua bere erara erakusteko aukera izan duelako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario