lunes, 28 de noviembre de 2011

Klaseko Hausnarketa

Klase honetan landutakoa oso erabilgarria iruditu egin zait. Izan ere, guk etorkizunean aurkitu ditzakegun egoerak izan daitezke. Gure batzar txiki horretan hasiera batean jendea hitzegiten hastea kostatu da, baina gero jendea oso ongi azaldu egin ditu haien egoerak. Informazioa oso ongi ahalbidetu dute eta gainera ez dira gai asko errepikatu.
Gehien harritu nauen kasua edo gai "Dolua"-rena izan da. Batik bat, oso gogorra izan delako hori entzutea eta bestetik kasua lehenengo pertsonan elarazi duen ikaskidearen indarra miresten dudalako.
Amaitzeko esan beharra dago, kasu hauek lantzea guri etorkizunerako ongi etortzen zaizkigula, azken finean guk egoera horiek ere jasan ditzazkegu.

"Experimento de Robert Rosenthal" Iruzkina

Testu hau benetan interesgarria izan da. Helarazi didan informazioa oso interesgarria da eta hau jakinda, orain eta etorkizuneko egoetarako jarrera aldaketa egitea komeni dela, uste dut.
Nire ustez, zaldiaren istorioa oso komenigarria izan da. Batik bat, artikulua irakurtzera behartzen zaituelako, niri behintzat. 
Beraz, testuak sarrera egokia izan duenez, Rosenthal-en zatia gogoekin hartu dut. Asko harritu egin nau, irakasleek egoera zehatz batzuetan hartutako jarrera. Bestalde, hori ikusita guk etorkizunean hau aldatzeko gai garela, uste dut. Rosenthal-ek nire ustez, ikasle bati konfiantza zein lana egitea eskatuz, emaitza hobeak ateratzen direla frogatu nahi izan zuen.

domingo, 27 de noviembre de 2011

Klaseko hausnarketa

Ariketa honek begiak zabaldu dizkit, jakin banekien horrelako kasuak gertatzen direla, baina ordura arte ez nintzen inoiz, irakasle bezala, egoera horretan dudan arduraz eta izan beharko nukeen jokabideaz jabetu. Orain arte ez dut horrelako egoera desberdinen inguruan asko hausnartu, aldiz, ostegunean ikusitako kasuen ondorioz irakaslearen paperean pisu handia duten gertaerak direla ulertu dut eta hauen aurrean zer egin jakin behar dugula, hau da, prestatuak egon behar garela. Ariketak planteatu diren modua oso egokia iruditu zait, talde bakoitzak bere ikuspuntua  bere erara erakusteko aukera izan duelako.

Klaseko hausnarketa

Eskolan irakasle izango garenean gertatu ahal zaizkigun arazoei buruzko hausnarketa oso egokia iruditu zitzaidan ikasgai honetarako. Gainera konturatu nintzen arazo asko eman daitezkeela ohiko liskarretaz aparte eta horietako batzuk ez ditugu kontuan hartzen normalean, adibidez, doluaren kontua. Gutako inork ez daki zer egin behar den ume batek gurasoren bat galtzen duenean, horretarako gure ikaskideak eman zizkiguten hainbat jarraibide, adibidez, umeak egoerari aurre egiten lagundu edo klasean beregan atentzio handiagoa jarri kurtsoa ahalik eta hoberen eraman dezan.
Komentatu genuen beste arazo batzuk, niretzako arruntagoak direnak, etorkinen integrazioa eta tratu txarrak jaso dituen/ aitak ama jotzen zuen umearen egoera izan ziren. Nire ustez, gai hauen aurrean pertsona moduan jokatzen dugu, izan ere, ez dakigu ondo irakasle batek nola jokatu beharko lukeen, horregatik uste dut hori dela ikasgai honen bidez ikasi beharko genukeena etorkizunean inolako beldurrarik gabe egoera hauei aurre egiteko.

jueves, 24 de noviembre de 2011

Klaseko hausnarketa

Klasea oso interesgarria iruditu zitzaidan irakasleek izan ditzateken benetako arazoak aztertu ditugulako. Kasu guztiak interesgarriak iruditu zitzaizkidan eta aipatu beharra daukat ere klase-kideek oso ondo prestatu eta azaldu dituztela.

Kasu hauek ez direla gure inguruan gertatzen uste izaten dut askotan, baina ikusitako kasuekin eta buruari hainbat buelta emanda ikusi dut beti gertatu litezkeela, bulling-a, ikasle baten heriotza, etorkinak … Gehien harritu nauena Ane eta Goizarenen kasua izan da, haur baten heriotzak arazo handiak sortu ditzakeelako eskolan.

Guraso eta irakasleen arteko harremanak

Haur baten garapenean oso garrantzitsua da guraso eta irakasleen arteko harremana eta komunikazioa. Honetarako irakasteak bakarkako batzarrak egiten ditu haur bakoitzaren gurasoarekin. Batzar hauetan gurasoei seme-alabei buruzko informazioa ematen zaie; arazoak, kalifikazioen emaitza … Irakasleentzat zaielena gurasoei arazo eta atzerapenei buruz hitz egitea izaten da eta kontutan izan behar dute guraso batzuen erantzuna  ez dela beti zuzena eta errespetuzkoa izaten. Guraso batzuek ezin izaten dute sinetsi beraien seme-alabek zerbait txarto egin dezaketela eta beste batzuek paso egiten dute irakasleak esandakoaren inguruan. Gai hau oso interesgarria iruditu zaigu, arazo hau beti izango dugulako gure etorkizinuke lanbidean, honetaz gain, asko ikasi dugu irakurri ditugun datuekin.

domingo, 20 de noviembre de 2011

ELKARRIZKETATIK

Taldean bakoitzak egindako elkarrizketatik ikusi dugu ideia asko berdinak direla,  horrek argi usten du gaur egungo hezkuntza antzekoa dela leku guztietan.

Lau irakasleak ados daude gaur egun gurasoek krisi egoera sortu dezaketela, izan ere, gurasoek irakasleen esku usten dute lehen mailako heziketa eta ez dira haurrez behar bezala arduratzen, uste dute hori irakaslearen lana dela. Adibidez, irakasle batek esan digu haurren arteko errespetua oso eskasa dela eta aldi berean pertsonak agurtzeko zailtasunak erakusten dituztela. Horrek materia emateko denborak gutxitzen du eta ondorioz haurren emaitzak txarragoak dira. Honez gain, liskarrak ere sortu daitezkee gurasoekin eta honek kaltea izan dezake haurrengan.
Irakasle on  bat zer den galderari erantzun antzerakoak eman dituzte irakasleek, laurak bat datoz irakasleak ez duela teoria hutsa eman behar, eta haurrek praktikarekin ikasten dutela. Honetan teknologia berriek ere asko lagundu dezakete.  Eskolan afektibitatea bultzatu behar den beste ikasgai bat da, laztanak eta besarkadak ez dira inoiz falta behar, askok etxean ez dituztelako jasotzen.
Beste irakasleekiko harremana ez da inoiz faltatu behar, hauek baitira laguntzarik handiena lan orduetan.
Amaitzeko, aipatu behar dugun ideia psikologia eta enpatiak lanbidean daukan garrantzia da. Haurrak ulertu behar dira eta batzuetan beraien barnean jarri ere pentsatzen dutena ulertzeko. Irakasleak kontu handia izan behar du zigorrekin hauek beraien etorkizunean kaltegarri izan daitezkeelako. 

jueves, 17 de noviembre de 2011

Robert Rosenthal-en esperimentua


Artikulu honek buruari bueltak ematea eragin dit. Nik neuk ere antzerako esperientziak izan ditut, irakasle batek nigan konfiatzen zuela sentitzen nuenean emaitza hobeak izaten nituen eta berdin futbolean, esaterako. Ez da konfiantza transmititze hutsa bakarrik niregan eboluzio positiboa zegoela sinestean eboluzio hau garatzeko indarrez elikatzen zuen, bere aldetik beti jarrera ona erakutsiz.
Bestalde, gaur egungo gizakiak komunikazio gaitasun hau baztertua du eta gainera gaitasun honetan sinesten duenari barre egiten dio. Animaliek, ostera, berehala igartzen dute triste gauden,gaizki egona dugun, haserre gauden edota pozik sentitzen garen. Halaber animalia bati ezingo diozu zure sentimenduak ezkutatu.
Bukatzeko, gure ondoko pertsona guk eraikitzen dugula azpimarratuko nuke, beraz irakasleok dugu ikasleen arrakastaren giltza.

Elkarrizketaren Mapa

Robert Rosenthal-en esperimentua

Benetan artikulua oso interesgarria iruditu zait, gustora irakurri dut.

Zaldiaren istorioa asko gustatu zait eta hortik ateratzen diren ondorioak pentsatu behar direla uste dut. Egia da askotan ikusi ditugula gure irakasleek edo gurasoek begirada batekin haserre daudela edo isiltzeko esaten digutela edota zerbait lortzeko gugan konfiantza dutela aitortzen eta orduan ikusi dezakegu nola Hans-en istoria benetan frogatuta dagoela.

Bestetik Rosenthal-en ikerketa gure lanbiderako oso baliogarria dela uste dut, izan ere, eta egia da, askotan ikusten ditugula eskoletan arazoak sortzen dituzten ikasleak alde batera usten direla nahiz eta ume hauek ikasteko potetzial handia izan. Artikuluan aipatzen den moduan, irakasleok umeengan izan behar dugu konfiantza beraiek bere buruarengan ere konfiantza izan dezaten, eta ideia hau irakasleok beti kontuan izan behar dugula uste dut; guk uste badugu gure ikasleak azkarrak direla eta banaketarik egin gabe beraiekin lan egiten badugu, hauek izango duten garapena askoz ere handiagoa izango da.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Irakasle bati egindako elkarrizketa

Beno ba, nik nire elkarrizketa akademia bateko irakasle bati egin nion. Bere izena Ander Garate da eta egia esanda bi elkarrizketa egin nizkion, lehenengo elkarrizketako informazioa osatzeko.

Elkarrizketetan zegoen giroa oso lasaia zen, izan ere, irakasle honekin izugarrizko konfiantza dut eta. Oso ongi ikusi nintzen galdetzerakoan ez nuen lotsa handirik eta beraz, elkarrizketa natural bat izan zen. Ez genuen soilik galderei buruz hitz egin, berak noizbehinka hark nahi zuen informazioa edota anekdotak gehitzen zituen, batik bat, Ander oso irekia eta hiztuna delako. Esan daiteke ni bezain hiztuna dela.                                                                                                                                                  Elkarrizketa ordu erdi inguru iraun zuen, ez zen oso luzea izan baina informazio asko hartu nuen. Bigarren elkarrizketa bat egin nion hau osatzeko baina ez zen oso luzea izan, batik bat, lana zuelako. Gero lana bukatzerakoan, zigarrotxoa erretzen hari ginela azkeneko puntu batzuk osatu nituen.

Hori izan zen nire elkarrizketa eta egia esanda esperientzia polita izan zen. Beste irakasle bati elkarrizketa egitekotan lotsa handiagoa izango nuke baina Anderri egin nionez, ongi joan zen elkarrizketa.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Elakarrizketaren nondik norakoak

Lotura estua izan nuen Mirarirekin eskolan. Esan bezala lehen hezkuntzako bigarren mailan irakasle izan nuen eta oso berezia izan zen ikasturte hura. Garai artan ez nuen bere lana desberdintzat hartu baina orain, gogoratzerakoan berak bere lana nola maite duen badakit eta orregatik aukeratu nuen bera elkarrizketatzea, nik ere nire etorkizuneko lanbidea maitatzen ikasteko.                                                                                                
Elkarrekin kafe bat hartzeko gelditu ginen pasadan astean. Pasa diren urte hauetaz guztietaz hitz egin ondoren irakaskuntzaz aritu ginen, Mirarik bizipen eta anekdota pila bat kontatu zizkidan eta egia esan ez nuen galdetegia pentsatu bezala jarraitu. Erosotasunak eraman zidan honetara, etxera heldu eta elkarrizketa berriz ere entzuterakoan,  burura galdera bat etorri zitzaidan, lortuko dut nik hain irakasle ona izatea eta lanagatik horrelako zerbait sentitzea?

Nafarroako Gobernuak "gaztelera zaintzeko eta sustazteko" saila sortu zuen Hezkuntzan

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Batzordeak, gaztelera zaintzeko eta sustazteko saial sortu du. Sail honen helburua, ikasleek gazteleraz irakurtzeko, idazteko eta hitz egiteko orduan gaitasun handiagoa izatea da. Euskara eta atzerriko beste hizkuntzek beren sailak dituztela adierazi du Jose Iribasek (UPN). Dirudienez, gaztelerak ere zaintzeko eta sustazteko beharra omen du.

Artikuloan ikusten dudanez, hau Nafarroako Gobernuak euskara zapaltzeko asmoarekin sortutako beste trikimailu bat besterik ez da. Nafarroak bizi duen egoera ezagutzen duen edonork ongi daki gaztelerak ez duela inongo laguntzarik behar aurrera egiteko, ziurtatuta baitauka bere erabilera. Euskararen egoera aldiz, gordina da. Gainera azkeneko urteetan ikusten ari garen bezala gero eta nafar gehiagok bizi nahi du euskaraz. Gobernua herritarren nahiak nola itzali asma ezinean dabil eta oraingo berri hau beste adibide garbi bat besterik ez da.

martes, 8 de noviembre de 2011

Elkarrizketa

Nik esperientzia nahikoa duen heziketa fisikoko irakasle bati egin diot elkarrizketa eta uste dut esan dizkidan gauzak baliogarriak izango zaizkidala nik irakasle izango naizenean. Egia esan gauza askori buruz hitz egin genuen eta elkarrizketa lasai eta ganoraz egin genuen baina hemen niretzako garrantzi handiena duten ideiak aipatuko ditut.
Badaude ideia batzuk oso interesgarriak izan zirela eta ez nekizkienak edo gutxienez ez ditudala orain arte hausnatu, adibidez, azaltzeko modu desberdinak daudela, bai hitz eginez edo marrazkien bidez, izan ere, badaude umeak erreztasun handiagoa dutela bata edo beste interpretatzeko eta horrela hobeto ikasten dute; beste ideia bat, gaur egungo berrikuntzei egiten dio erreferentzia, esan zidalako egungo klase "informatizatuak" umeak adi egotea bermatzen dutela; eta azkenik aipatu zidan irakasleak psikologoaren rola hartzea ezinbestekoa dela umeen garapena ona izateko, dena dela esan zidan hori ikasteko modu egokiena praktika dela, izan ere, bertan ikusten dira umeen benetako arazoak zeintzuk diren eta guk gure tresnekin nola ahal dugun arazo hori zuzendu.
Amaitzeko ideia interesgarriena aipatuko dut, izan ere, nik izan nahi dudanarekin (heziketa fisikoko irakaslea) zuzeneko harremana duen ideia da. Edozein jokutara jolastean, umeak ezin dira geldirik egon bestela aspertu egiten dira eta txarto portatzen dira eta jokuan kideen kanporaketak badaude
kanporatuta dauden kideentzat beste joku bat sortzea da egin behar duguna, horrela bi gauza lortuko ditugu: batetik beti egongo direla kirola egiten eta ez direla aspertuko; bestetik, umeen taldea kontrolatuta izatea guztien zeregin bat daukate eta.

Elkarrizketa

Elkarrizketa lehen hezkuntzan 30 urte irakasten daramatzan irakasle bati egin diot, kontutan hartu behar da eskola oso txikia dela, guztira 90 ikasle besterik ez dira eta 12 irakasle. Elkarrizketa interesgarria izan zen eta eztabaidatzeko aukera izan genuen, adibidez, eskolan egoera desberdinei buruz hitz egin genuen eta beraiek eskolan egoera horren aurrean nola jokatzen  duten eta nik nola jokatuko nuen eztabaidatzen ibili ginen. Baina interesgarriena denborarekin eta pazientziarekin ikasle guztiak beraien helburuak lortzera irits litezkeela ikustea izan zen. Irakasle honek ikastalde zaila duela kontatu zidan, eta ikasle hauetatik hiruk arazoak zituztela, batek ez zekiten ez irakurtzen ez idazten. Beraz irakasleak, kasu honen aurrean eta gurasoen baimenarekin, bere klase orduetatik kanpo (beste klase orduetan) ikasleak astean bi orduz berarekin ateratzen ditu eta zailtasun hauek gainditzera iristen dira horrela. Beraz, ez da ezinezkoa ikasle guztiek maila on bat lortzea .

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Autokritika

Nahiko eroso sentitu nintzen jendaurrean hitz egiten, nahiz eta normalean horrela ez izan.Nire taldean zegoen Iñigok azaldu zuen adimen anitzen teoria ni baino lehen, nik ondoren berriro dena esplikatu eta adibide batzuk jarri nituen.Amaitzeko, entzuleek esan zidaten ondo esplikatu nuela eta adibideak asko lagundu zietela.