Adimen fisikoa garatuta daukaten pertsonek gorputza erabiltzen dute beraien sentimendu eta ideiak adierazteko, honen eraginez malgutasuna, ukipena, kordinazio gaitasunak, oreka , indarra eta arintasuna garatuta daukate. Eskuekin objetuak eraldatzeko gaitasuna ere nabaria da.
Adimen fisikoaren eraginez informazio bat jasotzen dugu, mugimenduaren eta esperientziaren eraginez, heziketa esanguratsuan bihurtzen da.
Haurrengan heziketa mota hau garatzeko, beraien gorputza ezagutzea da lehengo pausua.Psikomotrizitate arina zein astuna garatu behar da.
Eskola inguru fisikoaren heziketararako.
Ahal den neurrian, hezitzaileak, gela haurren behar izanak asetzeko moldatu behar du, era honetan haurrak mugimendua garatu dezake. Interesgarria izango litzateke ume bakoitzak bere lan eremua, liburutegia, jolas-txokoa... izatea. Toki honetako bakoitzak bere tokia izan beharko luke, honela haurrek luzatzeko eta mugitzeko aukera izango lukete.
Ikasgelan ohituta gauden hilarak desagertu beharko lirateke eta ikasleek bere tokia aukeratzeko aukera izan beharko lukete, horrela ikasgelak heziketarako onuragarriak izango ziren.
Laburbilduz adimen fisikoa haurren garapenean oso garrantzitsua dela uste dugu, izan ere, beraien mugikortasunerako eta psikomotrizitaterako garrantzizkoa den esparrua da.
Lanaren sarrera interesgarritzat hartuko nuke hau.
ResponderEliminarErabilera praktikoa, benetako ezarpen praktikoa, falta duzue. Saia zaitezte zehatzago egiten, gure ikasgelarekin pentsatuaz egin proiektua edota zuek ikusten duzuen benetako beharrizan zehatz bati erantzunaz. Praktikoa.