Aurkezpen hau, hezkuntzako kontseilariak eta "Colegio de Monserrat de Barcelona"-ko zuzendariak aurkeztu dute.Ikastetxe horretako zuzendaria moja bat da eta "Sor Innovación" bezala ezagutzen zaio.Moja honen ikastetxean adimen anitzetan oinarritutako proiektu bat jorratzen ari da eta honi buruz hitzegitera joan da Nafarroa-ra."Sor Innovación"-ek bi aurkezpen egingo ditu Iruñean,lehenengoa guraso eta ikasleei zuzenduta eta bigarrena hezkuntzaren arloan lan egiten dutenentzat.
Moja honek adimen anitzetan oinarritutako proiektu hau lehenik eta behin "Gaitasun foru internazionalean" aurkeztu zuen.Berak uste du, ikastetxe bat hezkuntzaren soinketalekua dela eta beraz, ikasle batek adimen anitzak garatzeko ilusioa, gogoak, beldurrarik ez eskola-porrotara etb... izan behar ditu.Gainera ikastetxeak ikaslea maitatua sentitzea lortu behar duela uste du,izan ere, ikasle batek adimen anitzak garatzeko estimulu honak izan behar ditu.
Ikastetxe honek Howard Gadner-ren teoria aplikatu egin du.Bloggeko beste sarrera batzuetan ikusi dugun bezala, Harvard katedratiko honek adimen anitz bat baino gehiago zeudela ikusiarazi zuen eta hori dela eta "Principe de Asturias" saria orain dela gutxi jaso zuen.Honen iritziz zortzi adimen kognitibo izan ditzake ikasle batek gutxienez.Honen arira jarraituz Monserrat ikastetxeko mojak 2000.urtean teoria honetan oinarrituta hezkuntza sistema bat aplikatu nahian izan ziren eta azkenean 2002. urtean klaseetan proiektu hori burutzea lortu zuten.Hori dela eta 2004.urtean Howard Gadner-ren bisita izan zuten eta "Sor Innovación"-ek sari bat jaso zuen.Gaur egun oso ikastetxe ontzat hartzen da.
Nire ustez, moja hau hil honetako ostiralak 28an emandako aurkezpenak ongi etorriko dira.Izan ere, adimen anitzetan oinarritutako hezkuntza bat jorratzen bada, ikasleen alderik onenak atera daitezke eta horrela ikasleek beren gaitasunak ongi garatu ahala gero eta prestatuagoak aterako dira lan mundura.
Hori bai ez ditugu ikasleak explotatu behar.Azken finean umeak dira eta ez dira makinak.
Oso ona! Ezusteko guztiak holakoak izango ahal dira! Ez dut moja hori ezagutzen izan; egia esan, gainera, alderdi "estetikoak" ere inpresionatu nau.
ResponderEliminarOrain nire ohiko oharrak:
a) Oraingoan berriaz asko kontatzen duzu (normalean horixe ez egiteko esaten dut), baina horrez gain ere beste asko luzaatu zara egoki eta interesgarri.
b) Bideoa ipini behar duzu(e)nean blogean, bideoa txertatuta (embebed) ipintzeko esaten dut. Hala ere, zuen blogari irudi hori ez lihoakio, nire ustez.
c) Alderdi formalean gauzatxu batzuk landu behar dituzu oraindik, baina zure taldean bat edo batek ondo irakastsi ahal dizula uste dudanez, ez naiz ni hasiko.
d) Alderdi kritikoa ez dakit martxan izan duzun ala ez; honekin esan nahi dut ea kontuan izan duzun nor den Monserrat del Pozo Sor Innovación hori; nor den Nafarroako gobernua eta zein eskolatan egin duten. Ez dut esaten ezer dakidalako, soilik bandera handiek zer pentsa eragiten didatelako.