martes, 11 de octubre de 2011

Mugarik gabeko eskola

- Badalonan (Katalunia) kokatuta dagoen eskola batean, bere ikasleen %96-a etorkinak dira. Dena dela, katalana jarraitu da izaten gehien hitz egiten den hizkuntza eta gainera, bere egoera aprobetxatuz irakasleek kultura elkartrukatzeko hainbat aktibitate egin dituzte, adibidez, musika klaseetan kultura askotako abestiak jarriz edota gorputz heziketako klaseetan beste lekuetako jokoetara jolasten dira, umeek bere herrialdeko jokoak aurkezten dituztelarik.
Gainera, artikuluak dioen bezala, eskola honetan proiektu berri bat sartu dute bere programan. Proiektu honek txinatarren matematika ikasteko modua integratzean datza, izan ere, txinatarrek ikasgai honetan dituzten emaitzak beste ikasleekin alderatuta askoz ere altuagoak dira.

 Metodologia berri hau erabiltzea onuragarria da umeen heziketarako, beraz, beste eskola batzuetara zabaltzea komenigarria izango litzateke. Izan ere, honi esker umeek emaitza hobeak lortuko lituzkete eta askoz ere errazago ikasiko lukete. Gainera eskola honetan erabiltzen duten kultura elkartrukatzearen teknika eta umeek duten ikasteko nahiak haurren garapenean laguntza handia dakar.    

    

1 comentario:

  1. Oso motibagarria. Erabat saldu didazue.
    Nik ere jakin nahi nuke abakoa erabiltzen.

    Galdera: Hirurok idatzi/landu duzue?

    Ñabardura: Esteka ederto ipinita dago, baina erreferentea zuzenago izan liteke. Hau da, esteka ipini duzuen moduan ipinita, zuek ondo idatzitako eta landutako artikulu horrek argi eta garbi erakusten du klase edo antzerako zerbaiten barruan eginda dagoela; hor "artikulu honek" edo "El Paisen asteon agertutako berri honek" esango balu, klase erreferentzia galduko luke eta interesa irabazi.

    ResponderEliminar