jueves, 20 de octubre de 2011

Nafarroako hezkuntzaren egoera

Gaur egun gorbernutik jasotzen ari garen murrizketak arlo guztientan izan dute eragina baina hezkuntza publikoaren arloan gertatutakoa azken egunetan gehien entzun dena da eta horren ondorioz zenbait lekutan altxamenduak eta grebak sortu dira.
Artikulu honek esaten duena kontuan hartuz, ikusi dezakegu nafarroako hezkuntza publikoaren arloa nahiko ahul dagoela murrizketa horien ondorioz, irakasleen kopurua behar dena baino txikiagoa delako, eta hori euren hezkuntza publikoko sisteman eragin negatiboa izaten ari da. Gatazka honi konponbidea aurkitzeko erakunde askok (sindikatuak) hartu dute parte ikusten dutelako hezkuntzaren eta irakaslegoaren egoera gero eta txarragoa dela.

Egoera hau irakaskuntza ikasten ari garenontzat kezkagarria da baina krisiarekin zerikusi eztua duen fenomenoa dela argi izan behar dugu. Dena dela, garrantzitsua da guk etorkizuneko irakasle bezala eta egun irakasleak direnak, lan baldintza hobeak izanten saiatu behar garela eta gaur egungo testuinguruan, horien alde borrokatu.

1 comentario:

  1. Irakurri dut.
    Aurrekoan esan nizuen moduan; zuek biok hurrengoan sartu La Razonen edo Intereconomian eta egin zerbait itxurosoa.

    ResponderEliminar