Elkarrizketa lehen hezkuntzan 30 urte irakasten daramatzan irakasle bati egin diot, kontutan hartu behar da eskola oso txikia dela, guztira 90 ikasle besterik ez dira eta 12 irakasle. Elkarrizketa interesgarria izan zen eta eztabaidatzeko aukera izan genuen, adibidez, eskolan egoera desberdinei buruz hitz egin genuen eta beraiek eskolan egoera horren aurrean nola jokatzen duten eta nik nola jokatuko nuen eztabaidatzen ibili ginen. Baina interesgarriena denborarekin eta pazientziarekin ikasle guztiak beraien helburuak lortzera irits litezkeela ikustea izan zen. Irakasle honek ikastalde zaila duela kontatu zidan, eta ikasle hauetatik hiruk arazoak zituztela, batek ez zekiten ez irakurtzen ez idazten. Beraz irakasleak, kasu honen aurrean eta gurasoen baimenarekin, bere klase orduetatik kanpo (beste klase orduetan) ikasleak astean bi orduz berarekin ateratzen ditu eta zailtasun hauek gainditzera iristen dira horrela. Beraz, ez da ezinezkoa ikasle guztiek maila on bat lortzea .
Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da,
ResponderEliminarpertsonalizatutako tartea kenduta
Pertsonalizatutako tartea:
Ematen duenez, ikasteko baliagarria izan da hori. Orain lana
_______________________________________
Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun