Haur baten garapenean oso garrantzitsua da guraso eta irakasleen arteko harremana eta komunikazioa. Honetarako irakasteak bakarkako batzarrak egiten ditu haur bakoitzaren gurasoarekin. Batzar hauetan gurasoei seme-alabei buruzko informazioa ematen zaie; arazoak, kalifikazioen emaitza … Irakasleentzat zaielena gurasoei arazo eta atzerapenei buruz hitz egitea izaten da eta kontutan izan behar dute guraso batzuen erantzuna ez dela beti zuzena eta errespetuzkoa izaten. Guraso batzuek ezin izaten dute sinetsi beraien seme-alabek zerbait txarto egin dezaketela eta beste batzuek paso egiten dute irakasleak esandakoaren inguruan. Gai hau oso interesgarria iruditu zaigu, arazo hau beti izango dugulako gure etorkizinuke lanbidean, honetaz gain, asko ikasi dugu irakurri ditugun datuekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario