Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Batzordeak, gaztelera zaintzeko eta sustazteko saial sortu du. Sail honen helburua, ikasleek gazteleraz irakurtzeko, idazteko eta hitz egiteko orduan gaitasun handiagoa izatea da. Euskara eta atzerriko beste hizkuntzek beren sailak dituztela adierazi du Jose Iribasek (UPN). Dirudienez, gaztelerak ere zaintzeko eta sustazteko beharra omen du.
Artikuloan ikusten dudanez, hau Nafarroako Gobernuak euskara zapaltzeko asmoarekin sortutako beste trikimailu bat besterik ez da. Nafarroak bizi duen egoera ezagutzen duen edonork ongi daki gaztelerak ez duela inongo laguntzarik behar aurrera egiteko, ziurtatuta baitauka bere erabilera. Euskararen egoera aldiz, gordina da. Gainera azkeneko urteetan ikusten ari garen bezala gero eta nafar gehiagok bizi nahi du euskaraz. Gobernua herritarren nahiak nola itzali asma ezinean dabil eta oraingo berri hau beste adibide garbi bat besterik ez da.
Nahiko ados banago ere... Ai! ikuspegi politikoari gainez egiten utzi diozue; holako berriren bat aurkitzen duzuenean ikuspegi pedagogikotik begiratu eta heldu behar diozue.
ResponderEliminarEsaten duzuen ezer ukatu gabe, benetan horrek hezkuntza jardunari zer dakarkion begiratu behar duzue.
Bestela zuen diskurtsoa pobre gelditzen da, errez irabazi ahal zaio gaitasun komunikatiboaren teoriatik.
Odolak irakiten duenean, harnasa hartu, argi eta zorrotz pentsatu, gero bota erantzun zorrotz, argi eta beroa.