Benetan artikulua oso interesgarria iruditu zait, gustora irakurri dut.
Zaldiaren istorioa asko gustatu zait eta hortik ateratzen diren ondorioak pentsatu behar direla uste dut. Egia da askotan ikusi ditugula gure irakasleek edo gurasoek begirada batekin haserre daudela edo isiltzeko esaten digutela edota zerbait lortzeko gugan konfiantza dutela aitortzen eta orduan ikusi dezakegu nola Hans-en istoria benetan frogatuta dagoela.
Bestetik Rosenthal-en ikerketa gure lanbiderako oso baliogarria dela uste dut, izan ere, eta egia da, askotan ikusten ditugula eskoletan arazoak sortzen dituzten ikasleak alde batera usten direla nahiz eta ume hauek ikasteko potetzial handia izan. Artikuluan aipatzen den moduan, irakasleok umeengan izan behar dugu konfiantza beraiek bere buruarengan ere konfiantza izan dezaten, eta ideia hau irakasleok beti kontuan izan behar dugula uste dut; guk uste badugu gure ikasleak azkarrak direla eta banaketarik egin gabe beraiekin lan egiten badugu, hauek izango duten garapena askoz ere handiagoa izango da.
Oso interesgarria iruditu zait artikulua eta are gehiago Robert Rosenthal-en esperimentua niri ere.
ResponderEliminarEntzunda neukan honen ingururuko zerbait, Pigmalion efektua gaixotasunetan etab. Baina ez nekien honek hezkuntzan izan dezakeen eragina, pentsatzen jarrita testuak dioena egia da, hezitzaileak ikasleengan itxaropen handiak dituenean ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte itxaropena txikia denean baino hau guztia psikologikoa da, eta hemen sortzen zait niri zalantza, egia ahal da koefizientzia maila altuaren kontu hori guztia?
Etorkizuna iragarri eta kartak botatzen dituzten pertsona hauek, beraiengana jotzen duten pertsonen begirada eta jarrera aztertuz egiten dutela ikasi dut. Ikerrekin bat nator ni ere honek gure etorkizuneko lanbidean eragina izan dezakeela, ikaste onak gain , beste guztiak ere ondo baloratu behar direlako.
Ane Salcedo
Irakurrita
ResponderEliminar