lunes, 14 de noviembre de 2011

Irakasle bati egindako elkarrizketa

Beno ba, nik nire elkarrizketa akademia bateko irakasle bati egin nion. Bere izena Ander Garate da eta egia esanda bi elkarrizketa egin nizkion, lehenengo elkarrizketako informazioa osatzeko.

Elkarrizketetan zegoen giroa oso lasaia zen, izan ere, irakasle honekin izugarrizko konfiantza dut eta. Oso ongi ikusi nintzen galdetzerakoan ez nuen lotsa handirik eta beraz, elkarrizketa natural bat izan zen. Ez genuen soilik galderei buruz hitz egin, berak noizbehinka hark nahi zuen informazioa edota anekdotak gehitzen zituen, batik bat, Ander oso irekia eta hiztuna delako. Esan daiteke ni bezain hiztuna dela.                                                                                                                                                  Elkarrizketa ordu erdi inguru iraun zuen, ez zen oso luzea izan baina informazio asko hartu nuen. Bigarren elkarrizketa bat egin nion hau osatzeko baina ez zen oso luzea izan, batik bat, lana zuelako. Gero lana bukatzerakoan, zigarrotxoa erretzen hari ginela azkeneko puntu batzuk osatu nituen.

Hori izan zen nire elkarrizketa eta egia esanda esperientzia polita izan zen. Beste irakasle bati elkarrizketa egitekotan lotsa handiagoa izango nuke baina Anderri egin nionez, ongi joan zen elkarrizketa.

1 comentario:

  1. Irakurri dut.
    Ez dakit ideiarik onena den akademia bateko irakasle bati egitea; zu ez zabiltza horretarako formatzen. Akademiak, hasteko, ez dira derrigorrezkoak eta zure ikasleak zure klasetara, besteak beste, legeak behartuta joango dira.

    ResponderEliminar