Lau irakasleak ados daude gaur egun gurasoek krisi egoera sortu dezaketela, izan ere, gurasoek irakasleen esku usten dute lehen mailako heziketa eta ez dira haurrez behar bezala arduratzen, uste dute hori irakaslearen lana dela. Adibidez, irakasle batek esan digu haurren arteko errespetua oso eskasa dela eta aldi berean pertsonak agurtzeko zailtasunak erakusten dituztela. Horrek materia emateko denborak gutxitzen du eta ondorioz haurren emaitzak txarragoak dira. Honez gain, liskarrak ere sortu daitezkee gurasoekin eta honek kaltea izan dezake haurrengan.
Irakasle on bat zer den galderari erantzun antzerakoak eman dituzte irakasleek, laurak bat datoz irakasleak ez duela teoria hutsa eman behar, eta haurrek praktikarekin ikasten dutela. Honetan teknologia berriek ere asko lagundu dezakete. Eskolan afektibitatea bultzatu behar den beste ikasgai bat da, laztanak eta besarkadak ez dira inoiz falta behar, askok etxean ez dituztelako jasotzen.
Beste irakasleekiko harremana ez da inoiz faltatu behar, hauek baitira laguntzarik handiena lan orduetan.
Amaitzeko, aipatu behar dugun ideia psikologia eta enpatiak lanbidean daukan garrantzia da. Haurrak ulertu behar dira eta batzuetan beraien barnean jarri ere pentsatzen dutena ulertzeko. Irakasleak kontu handia izan behar du zigorrekin hauek beraien etorkizunean kaltegarri izan daitezkeelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario